Listado de libros por autor Autore Ezberdinak
RAFA UGALDE IRAGORRI. Zornotzan jaio nintzen 1961ean. Biologia ikasketak egin nituen EHUn, baina beti aritu izan naiz euskararen irakaskuntzan. Irakurtzeko zaletasun handia beti izan badut ere, nahiko berandu hasi naiz idazten: duela laupabost urte. 2003an Hamaika Bizimodu izeneko narrazio liburua argitaratu nuen Ibaizabal argitaletxearekin.
JOAN ALDAMIZETXEBARRIA GARCÍA
JOAN ALDAMIZETXEBARRIA GARCÍA. Joan Aldamizetxebarria kulturako hainbeste arlotan aritzen da. Gernikako Marijesien bakarlaria izan zen eta egun desagerturiko UHF taldeko abeslari eta letragile ere. Argazkigintza ere lantzen du eta erakusketa ezberdinak antolatu izan ditu. Literaturan, Ediciones Betak argitaraturiko 60 relatos, 60 autores, 2002, liburuan parte hartzeaz gain, bi olerki liburuak idatzi izan ditu: Denbora igarotzen ez denean, Ediciones Beta, 2002, Marrodan VII. Sariaren irabazlea, eta Bihotzaren lautadak, Ediciones Beta, 2004. Azkenengo honetan oinarrituta izen bereko ekitaldia antolatu zuen SOMErekin (Segundo Olaeta Musika Eskola) batera, olerkia, bideoa eta musika nahasiz.
LUIS J. BARTOLOMÉ MORO
LUIS J. BARTOLOMÉ MORO. Duela 26 urte jaio nintzen Bilbaon. 2002an Kimikako lizentziatura lortu nuen eta 2003an gradua. Une horretatik aurrera kontratu gabeko ikerlari gisa lanean nabil, Prestige-ak gure kosketan sortutako ergain ekologiko eta ekonomikoen ebaluazioan.
1998tik astialdiako taldeen koordinatzailea naiz, futbolean federatua betidanik eta ohiko partehartzailea literatur lehiaketa 2002 urtetik. “Se vende” idazkariarekin Palentziako “Jose Miguel Alonso Gutiérrez” txapelketa irabazle izan nintzen 2004an. Gaur egun Pentecostés izenburuarekin, literatur lan bat idazten ari naiz.
IRATI ELORRIETA AGIRRE
IRATI ELORRIETA AGIRRE. Ikusentzuteko komunikazioan lizentziatu nintzen EHUn 2001ean. Ordutik Berlineko Artearen Unibertsitatean (UdK) ibili naiz ikusentzuteko bitartekoen fakultatean eta Wawavox-Stillkamm 5 1/2 elkarbizitzako proeiktu kulturaleko partaidea naiz. Iazko kursoan, Documental de Creacción masterra egin dut Bartzelonako UPFn., eta bertan, Victor Kossakovsky zinemagil errusiaren Panorama proiektan parte hartu dut.
2002an Berlineko New Visionen Filmverleih zinema banatzailean praktikak egin nituen eta hortik Licblick Kino programa zinemako taldekide eta langile izatera pasatu nintzen. Oraintxe, Moarko Ventent ikulsentzunezko lan-taldean satuta nabil eta espazio publikoan egiten den arteari buruzko dokumentala prestatzen.
Sei urterekin hasi nintzen idazten. Lehengo margariten ipuintxoetatik ez da ezer gertatzen baina nire lehengo maitasun adierazpenaren ohartxoa salbatu zuen nire amak. Ordutik urte batzuk igaro diren arren, ez dut inoiz ezer publikatu –insitutuko aldizkarian izan ez bada.
EUKENE LIZEAGA TAMAYO
EUKENE LIZEAGA TAMAYO. Donostian jaio nintzen, alde zaharreko Iñigo kalean. Ama donostiarra eta Aita Hernaniarra. Donostiako Alde Zaharra eta Hernaniko Epele Bailara artean pasa nuen haurtzaroa. Horregatik, biak daramazkit bihotzean, biak dira nire erroak.
Urte gutxi dira idazteari ekin niola. Ez nuen sekula pentsatuko gaur egun olerkiak eta ipuinak idatziko nituela. Horrelakoak dira baina, bizitzak ekartzen dizkigun ezusteak. Eta hau, niretzat, hori besterik ez da. Ezuste bat.
Argitaratutako olerki liburuak: Poesía vital, Ediciones Beta, 2004 eta Tamarindoen epelean, Ediciones Beta, 2005.
ÁNGEL LARREA BEOBIDE
ÁNGEL LARREA BEOBIDE. Zeanurin (Bizkaia) jaioa 1960. urtean. Historian Doktorea, eta gaur egun Historiako irakaskaslea Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia). Kolaborazioak aldizkari batzutan, Arratiako Begitun, eta liburu hauen egilea: Santuario de Nuestra Señora de Udiarraga (J. M. Cifuentesekin batera) (BBK, 1990), Igorre (Bizkaiko Foru Aldundia, 1993), El patronato laico Vizcaíno en el Antiguo Régimen (Ediciones Beta, 2000), Arratiako euskal idazle aintizindariak (I. Esparzarekin batera) (edizio propioa, 2003), Magiaz blai (Ediciones Beta, 2004), Errementariak, jainkosak eta sorginak. Mitoak eta magia Arratian (Ediciones Beta, 2004).
BIXEN PÉREZ BILBAO
BIXEN PÉREZ BILBAO. Bermeon jaio zen 1966. Txikitatik irakurketa eta idazketa gustokoa du. Nobela istorikoa idazteaz gain beste ipuinak idatzi ditu. Ez da harritzeko idazle bide honetan sari jaso dituela, bere nobela, antzerki eta olerkigatik.
1992. urtetik bere laguntza ematen du Bermeoko Udala argitaratzen duen aldizkarian.
Magisteritza ikasketak burutu eta gero bere lana, idazkera eta bidaiak tartekatzen ditu. Biziki esku hartzen du antzerki tailerretan. Bere liburuak: Un camino en el Thar, 2001; Tierra de Cain. Balleneros vascos en Terra Nova, Ediciones Beta, 2003. Eta “La misión” kontakizuna, Patrisita y otros relatos. PREMIO EDICIONESBETA DE RELATO CORTO, Ediciones Beta, 2005, liburuan.
Gaur egun antolatzen ari da Antzerki obra eta nobelaren hirugarren partea.
ALBERTO SANTOS BAENA
ALBERTO SANTOS BAENA. Bilbon jaioa 1980ko abenduaren 19an. E.G.B. eta batxiller ikasi nuen Luis Briñas ikastetxean eta Gabriel Aresti institutuan hurrenez hurren empresaritza ikasten amaitzeko Sarrikoko fakultatean.
Betidanik izan dut irakurtzearenganako zaletasuna nahiz eta gehienetan denbora askorik ez izan horretan aritzeko.
Betidanik nahi izan dut idaztea, izan ere pertsona barnekoia naiz eta honek nere sentimenduak ezagutzera ematea ahalbideratzen dit.
DAVID TIJERO OSORIO
DAVID TIJERO OSORIO. Bilbon jaio zen 1974ko irailaren 3an. Euskal Herriko Unibertsitatean Injenieritza Elektronikoa ikasi zuen eta Fisikan lizentzatua da Cantabriako Unibertsitatetik. Zorrotzako Euskal Txokoa elkarteko kordinatzailea da eta “Zorrotz Morrotz” izeneko aldizkarian erredaktorea da. Lan batzuk argitaratuak ditu, poemarioak eta ipuinak batez ere. Euskal Idazleen arteko kide da 2002 urtetik. Bere azken poemarioa: Izarrak itsasoan hiltzen dira, Ediciones Beta, 2004.