Euban (Zornotza) jaioa 1961 urtean. Euskal Filologian litzentziaduna, Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskara eta Literatura ikasgaiaren irakaslea da, Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia). Ipuingintza arloan, Kukuamets: herri ezbardin bat (Ibaizabal, 1983). “Herririk herri, gure lurra umeen begietatik” jardunaldietako “Geure Berbategie proiektua” komunikazinoaren egilea da Jon Albizbeaskoetxeagaz batera (Diman egindako kongresua, 2004). “Geure Berbategie proiektua, ahozko aberastasunaren lekuko”, in Ahoskotasuna aztergai. Bilbao: Mendebalde Kultura Alkartea. (2003). “Arratia Konpainia: memoria ala ahaztura historikoa?”, in Atzorik etzira. Bilbao: Mendebalde Kultura Alkartea. (2008). Hamaika ikasle, hamabi idazle proiektua (argitaratu barik). AK-37 izeneko gazteen musika talde arratiarren koordinatzailea. Arratiako kanta tradizionalen biltzaile eta bultzatzailea. “Arrana” eta “Txiline” Arratiako institutu eta eskoletako aldizkarien sortzaileetarikoa eta “Begitu 15” aldizkariaren kolaboratzailea. Euskara eta Literatura DBHO 1 eta 2 (Ibaizabal, 1998) testu liburuen egileetakoa. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa. ATLASGINTZA lantaldeko kidea (Euskaltzaindia, 2008). Euskalkiak (Euskara eta Literatura, Batxilergoa), taldean (Ibaizabal, 2010). Gaur egun Hizkuntz Normalkuntzako teknikaria. “Umeen zentzuna etxean entzuna” ume-kanten proiektuaren koordinatzailea.
"
Lamentamos las molestias.
Realice una nueva búsqueda sobre su interés
Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios. Si acepta o continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información, Saber más.