Listado de libros por autor Ángel Larrea Beobide
Zeanurin (Bizkaia) jaioa 1960. urtean. Filosofian eta Letretan doktorea (1993), Historia espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean. Historiako irakaslea da Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia) gaur egun. Bizkaia: Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica proiektuaren kolaboratzailea izan da, beste batzuen artean (Deustuko Unibertsitatea-Bizkaiko Foru Aldundia, 3 liburuki, 1989-1991 urteak). El Santuario de Nuestra Señora de Udiarraga (BBK, 1990), Arratiako euskal idazle aitzindariak (Edizio propioa, 2004) eta Arratiako
idazle aitzindarien Antologia (Edizio propioa, 2005) lanen eginkidea da. Saio hauek ere argitaratu ditu: Igorre (“Bizkaiko Herrien Monografiak” bilduma ba-rruan, Bizkaiko Foru Aldundia, 1993), El patronato laico en la Bizkaia del Antiguo Régimen (Ediciones Beta, 2000, doktoretza tesia) Errementariak, jainkosak eta sorginak (Ediciones Beta, 2004) eta artikulu batzuk (Eusko Ikaskuntzako “Vasconia” aldizkarian...). Literatura sorkuntzaren arloan Magiaz blai (Ediciones Beta, 2004) izeneko olerki bilduma argitaratu dau. Kolaboratzailea da “Begitu 15” aldizkari arratiarrean, eta “Gorbeialde Irratia” emisoran. Hizlari moduan ere ibilten da etnografia eta antropologia kulturalari buruzko ikastaro eta bestelako saioetan. Bestalde, “ILINTIA Ikerketarako Elkartea” elkargoaren presidentea da."